AKTUALITATEA


| 2021-07-16 11:47:00
EH Bilduk baditu proposamenak Larrabasterrarentzat. Legegintzaldi honetarako herri-programan aipatzen genuen Larrabasterra biziberritzeko garrantzia eta 2 urte hauetan proposamenak egin ditugu: Abaroko Plan Partzialari aurkeztutako alegazioak, eta Larrabasterrari zuzenean egindako proposamen orokorrak, uztailean banatu dugun aldizkarian.

EH Bilduk egin dituen proposamenak auzokideekin partekatu eta beraien ideiak jasotzeko helburuarekin, EH Bilduk auzo-bilera batera deitu ditu Larrabasterrako bizilagunak. Gaiak: auzoko trafiko-arazoak, Abaro plan-partziala eta Larrabasterraren biziberritzea orokorrean. Bilera horretan, Sopelako Udalak bultzatutako prozesu partehartzaileaz ere arituko gara.

Hitzordua, uztailaren 19an, astelehenean, 18.30etan Meñakoz Elkartearen egoitzan, Larrabasterran bertan! Animatu, ezagutu EH Bilduren proposamenak eta azaldu zuen ideiak!