AKTUALITATEA


| 2024-04-19 08:38:00

Pello Zabala meteorologoak euria definitu zuen, euria esaten zion ur tantek milimetro erdiko lodiera baino gehiago neurtzen dutenean. Eta gure ohiko zirimiria. Hain leunak eta arinak diren tantekin sortzen da, non ez diren milimetro erdi horretara iristen. Beste Pello batek, Otxandianok, egun hauetan esaten digu EH Bildu garela, hain zuzen, zirimiria bezala. Emeki-emeki kala egiten duen ur-gortina hori, konturatu gabe sartzen dena, abisatu gabe bustitzen duena... ez dela jariatze-uretan galtzen, ez gainezkabideetan, ez dela ibaian amaitzen... baizik eta busti egiten duela, emeki, presarik gabe, estutasunik gabe... eskertzen dena. Hori da Eh Bildu eta zirimiria Sopelan ere eragina izan du, apurka apurka bustitzen joan gara 8 izan arte.

Ze Euskal Herria Bildu zeozer baldin bada, da gaur hemen bildu den indar guztia, da hauteskunde munizipaletan egin genuen lan guztiaren emaitza: Horregatik, Geroz eta gehiago gara Sopelan, Bizkaian eta Euskal Herrian.

Eta hori horrela da, geroz eta proposamen gehiago ditugulako bizitzak duintzeko. Geroz eta gehiago gara, eraldaketarako aukera leiho berriak zabaltzen ari garelako.

Eta hori guztia posible izan da beti aldarrikatzen dugun komunitate honi esker, zuei guztiei esker, “gu” eder honi esker.

Eta orain ere, beste esfortzu txiki bat eskatzera gatoz: Zuen indarra behar dugulako aurrera egiteko. Zuen indarra behar dugulako aldaketa azkartzeko. Aldaketa etorri badatorrelako, bai, baina egunotan bultza egitea dagokigu. Beraz, animo eta lanera! Ziur nago, beste behin egingo dugula.

 

Guruzne Carrasson