AKTUALITATEA


| 2022-03-11 08:10:00

"IRIZAR GROUP-ek, Alconza Berango-ko enpresaren jabeak, EREa planteatu eta 38 langile kaleratzeko asmoa agertu du. 2013an enpresa honen jabe egin zenetik, IRIZARek egin duen bakarra baldintzak prekarizatzea, lanpostuak suntsitzea eta proiektua bideragarri egin zezakeen kutxako dirua mozkinen bidez banatzea izan da. Merkatuan erreferente zen enpresa bat bereganatu, bertako langileek sortutako aberastasuna espoliatu eta hauek etorkizunik gabe uztea da duten asmoa. Eta gainera, erantzukizuna langileen gain utziz.  Zabaldu kartela... Eta adi, martxoaren 12an ere manifa egongo da!".

Sopelako EH Bilduk bere elkartasun osoa helarazten die Alconza Berangoko langileei eta sopeloztarrei eskatzen die langileek deitutako mobilizazioan parte hartzera, martxoaren 12an, larunbata, 18.00etan Berangoko Udaletxetik. Gazte blokea ere antolatu da ordu berean, Berangoko Udaletxetik. 

Langabeziaren eta gure eskualdearen desindustrializazioa aurka, bihar danok Berangora!