2011-2015 legegintzaldian, EH Bildu Alkatetzan zegoela, Abaroren garapena desblokeatu genuen, prozesu osoa blindatzen zuten bi akordiorekin: Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren arteko akordio bat, non Etxebizitza Sailak Abaron BOEak (babes ofizialeko etxebizitzak) eraikitzeko konpromisoa hartzen zuen; jabeen eta Udalaren arteko beste akordio bat, non jabeek sektorea garatzeko konpromisoa hartzen zuten. Hori bai, Udalak hirigintzako araudi berri bat jarri behar zuen martxan: Sopelarako HAPO bat (gazteleraz, PGOU). EH Bilduk HAPOren idazketa lizitatu eta esleitu zuen, baina prozesua “susmagarriki” aurkaratu zen eta 2015-2019 legegintzaldian EAJk ez zuen EZER egin. Ez HAPO ateratzeko, ez Abaro garatzeko. Orain, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa zalantzan dago, HAPO geldirik baitago.
Legegintzaldi honetan, Abaroren garapena erronka ukaezina bihurtu da. EH Bilduk honako jarrera hau izan du hilabete hauetan: "Abaro proiektu beharrezkoa da, baina hobetu daiteke... eta berandu dator". Horregatik, hobekuntza-proposamenak aurkezten ditugu sektore horretako Plan Partziala onartzeko prozesuan irekitako bi alegazio-aldietan.
Urriaren 20an jaso genituen aurkeztu genituen behin betiko alegazioen erantzunak: pasabide bakarra onartzen dute, eta ez hiru, oinezkoentzat Abaro eta Sopelako erdigunea lotzeko; trafikoari dagokionez, Gobelondorekiko ibilgailu-konexioa ez dute onartu, Enrique Urrutikoetxeak irteera bermatzeko (bere ordez, oinezkoentzako konexio bat ezartzen da), eta Iberrota kalearekiko konexioa aintzat hartzen da, Iberrota kalearekin batera, sektorearen
irteeretako bat bezala.
Gure alegazioei emandako erantzunak aztertuta, ontzat jotzen ditugu: gehiago nahiko genukeen, baina sektore honen (BOEak eta Institutua) garrantzia dela eta, ez dugu blokeatuko. Arduraz jokatuz eta Sopelako interes orokorrak defendatuz. Horregatik, Abaroko Plan Partzialaren
onarpena errazteko konpromisoa hartzen dugu, betiere sektorearen jabeek Plan Partzialaren behin betiko idazketan hobekuntza-proposamenak onartzen badituzte.
Azkenik, EAJri eta PSEri eskatzen diegu berrargitara dezatela, ahalik eta lasterren eta baldintza berdinetan, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzarekin 2012an sinatutako akordioa, Etxebizitza Sailak Abaron BOEak eraikitzeko konpromisoa formalki har dezan.
EH BILDUREN JARRERA
ABARORI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA HEMEN: "ABARO, INSTITUTUA ETA BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK: BERANDU ETA TXARTO" (2021/10/29).