AKTUALITATEA


| 2021-10-02 10:36:00
 

Azken aste hauetan argindarraren prezioa etengabe ari da garestitzen. Prezioak gora eta gora egiten du, eta badirudi inor ez dela gai kontrolatzeko. Guk, herritar arruntok, urteak daramatzagu hilero ordaintzen dugun oligopolio elektrikoak inposatzen digun argindarraren ordain-agiria pairatzen. Langileak, ostalariak, enpresa txiki eta ertainak... Ezerk eta inork ez du ihes egiten elektrikoen iruzurretik.

Ezin ditugu elektriko handi horiek babestu. Une honetan, Sopelako Udalaren horniketa elektrikoa Iberdrolarekin dauka. Horniketa horren atzean ez dago inolako kontraturik. Beraz, Udalak hornidura elektrikoa lizitatzeko pleguak prestatzen ari da. Horre harira, gogorarazi nahi dugu Sopelako Udalaren osoko bilkurak mozio bat onartu zuela 2019ko urriaren 31n, udalari eskatuz kontratazio-plegu berriak egokitzeko, ETEen eta kooperatiben konkurrentzia eta energia berriztagarrien erabilera bermatzeko asmoarekin. Plegu berriak egiteko orduan mozioa kontuan hartzea aldarrikatu genuen irailaren 30eko osoko bilkuran bertan.

Deskonektatu elektriketatik! Ekimena martxan da. Horrela, Katalunia eta Galiziako indar independentistekin batera, Euskal Herriko herrietan ere urriaren 8an itzaldi elektriko masiboa antolatu da. Sopelan ere. 19.00etan Udaleko Plazan bilkura zaratatsua eta 22.00-22.30etan itzaldi elektrikoa eta kazola-jotzea egingo ditugu, argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurka. Parte hartu!