AKTUALITATEA


| 2020-05-26 10:59:00

 

Covid19ak eraginda, arazo ekonomikoak dituzu?

Covid 19 krisiak eraginda larrialdi ekonomikoko egoera oso larriak sortzen ari dira, bai Sopelan, bai Uribe Kostako eskualdean orohar. Alor sozialean daukagun erronkari aurre egiteko arduraduna URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA da. Beraz, oinarrizko beharrak asetzea ezinezkoa bazaizu, jar zaitez GIZARTE ZERBITZUEKIN harremanetan, honako bide hauen bitartez: 94 676 26 74 - 656 710 722 - gizarte@uribekosta.eus

 

Gizarte larrialdiko laguntzen eskaria

Larrialdi egoera batek eraginda zure oinarrizko beharrak ezin badituzu ase, eskatu Uribe Kostako Mankomunitatean "Gizarte larrialdiko diru-laguntza".

 

Sopelako Ekonomia Suspertzeko eta gizartea biziberritzeko plana

Kontutan izan behar dugu Sopelako Udalaren gizarte zerbitzuak "mankomunatuta" daudela. Beraz, Sopelak Covid19 krisiari aurre egiteko talka planean (apirileko osoko bilkuran hartu zen erabakia)"laguntza sozialak, larrialdi-zerbitzuak, etxez etxeko laguntza-zerbitzua... guztiak Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatean zentralizatuko dira. Horretarako, Sopelako Udalak badu jada 400.000 euro inguruko aurrekontua".

Ikusteke dago zenbateko hori nahikoa ote den eta behar izanez gero, zenbateko hori handitzea eskatuko dugu, beste neurri batzuen artean.

 

Beraz, arazoak badituzu, ez izan zalantzarik, jar zaitez Mankomunitateko gizarte zerbitzuekin kontaktuan. Eta inguruan norbait ezagunik baduzu egoera zaurgarrian, helarazi informazio hau!