AKTUALITATEA


| 2020-01-05 08:04:00

 

Arantza Bilbao hasi berri den legegintzaldian eman ditu bere lehen pausuak Sopelako Udalean, EH Bilduko zinegotzi gisa. Kultura eta euskara, kirola eta gazteria eta ekintza soziala bezalako lan lerroez arduratzeaz gain berdintasunaren gaia ere jorratzen du Udalean. Azken lan lerro hori izango da bere ardurarik nagusiena legegintzaldi honetan. Izan ere, Arantza EH Bilduren barnean sortuko den lan-talde feministaren kide izango da. Bere egitekoa: herritarrez osatutako talde horren eta udalaren artean zubi-lanak egitea da. Gogoratu dezagun, Sopelako EH Bildu bere egitura eta antolakuntza berritzen ari dela, parte-hartzea oinarri hartuta. Arantzarekin elkartu gara, ekimen honen nondik norakoak ezagutzeko.

 

Zein da taldearen helburua? Gure asmoa herritarron ekarpenak jasotzea da. Izan ere, EH Bilduren ikuspuntutik herritarron parte-hartzea garrantzitsua da eta politika feministen inguruko hausnarketak, ideiak eta kezkak entzun nahi ditugu eta erronka horri heldu guztion artean.

Zelako dinamikak antolatuko dituzue? Bilera zabalak eta irekiak egin nahi ditugu. Inguruko herrialdeetan badaude politika feministen arloan jardunbide egokiak eta eraldatzaileak, gizartea iraultzen dutenak, eta horiek ezagutu nahi ditugu. Sopela feminista bat nahi dugu. Taldea sortu eta berehala dinamika propio bat sortuko dugu. Dena dago egiteko.

Nork parte har dezake dinamika horietan? Edonork, argi eta garbi. Taldea, zenbat eta zabala eta heterogeneoagoa izan, orduan eta aberatsagoa jaso eta landuko ditugun ekarpenak. 

Zein izango da eskatuko den inplikazioa? Inplikazio maila txikia, beti ere. Bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian inplikatu ahal izango da. Lan saio azkarrak, malguak eta errazak antolatuko ditugu. Parte-hartze interesgarria eta atsegina izatea da gure asmoa.

 

Beraz, gogoratu eta PARTE HARTU!

Tailerra: POLITIKA FEMINISTA 

Eguna / Día: 2020/01/08

Ordua / Hora: 19:00

Lekua / Lugar: Udaletxean (EH Bilduko bulegoa)

Ikus Arantzari egindako beste elkarrizketa hau: "por una perspectiva de género en todos los ámbitos del ayuntamiento".