AKTUALITATEA


| 2020-07-09 23:12:00

 

EH Bildu bozkatzeko hiru arrazoi

Jon Iñarrituk hiru arrazoi sendo bota dizkigu, igandean Euskal Herria Bildu bozkatzeko.

Fidagarriak gara. Esaten duguna, egiten dugu eta egiten duguna, esaten dugu. Alor sozialean mahai gainean jartzen diren hainbat ekimen garrantzitsu, ezkerreko subiranistok proposatzen ditugu.

Independentistak gara. Prest gaude berdinen arteko Euskal Errepublika Independiente bat bultzatzeko. Prest gaude legegintzaldi honetan herri gisa gure etorkizuna bideratuko duen galdeketa abian jartzeko. Estaturik gabeko nazioen ordua heldu da.

Antifaxistak gara. Ekidistantziarik ez. Argi daukagu zeri egin behar diogun aurka.

 

Bea Ilardia: "Sopelan beste eskola berri bat ez egitea murrizketa ere bada"

Bizkaiko EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramailea hainbat gaietaz aritu izan da. Covid-19aren pandemian EAJak izan duen gardentasun falta, besteak beste. Tartean, Sopelarentzat funtsezkoa den gai bat aipatu du, indartsu: "Sopelan beste eskola berri bat ez egitea murrizketa ere bada". Murrizketez aritu izan da. Jadanik EAJ-ak aplikatzen ari den murrizketez. Horiei aurre egiteko neurririk sendoena, Euskal Herria Bildu.

 

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

GORA EUSKAL HERRIA BILDU!

GORA SOPELA!