AKTUALITATEA


| 2019-06-15 15:00:00

Zorionak zinegotzi kargua hartu duzuen guztioi eta eskerrik asko babesa eman diguzuen guzti-guztioi. Zerrenda bozkatuena izan arren, zilegi izan litezkeen paktuak tarteko ez gara alkatetzara iritsi, baina argi dugu ez dela hori herri honek behar duena.

Pasaiak hamarkadak daramatza inoiz burutzen ez den birgaitze baten zain. Urte guzti horietan frustrazioa haziz joan da gure artean. Inguruko udalerrietan pentsaezinak diren egoerak bizitzea eta denboraren poderioz horiek normalizatzeak gure herriaren autoestimua higatu du, bizi-lagunei protesta egiteko kemena kentzeraino. Onartu behar dugu: alderdien politikak porrot egin du gure herrian. Bai, egia da Pasaiatik kanpo hartzen diren erabakien menpe kateaturik gaudela. Egia da guk baino askoz botere gehiago dutenenen bulegoetan Pasaia paper multzoaren azpian uzteko joera nabarmena dagoela. Baina herritarron bozka eskatu dugun guztiok gure ardura zatia hartu behar dugu. Ez gara gai izan Pasaiak pairatzen duen atzerapen ekonomiko historikoari buelta emateko egiturazko neurriak hartzeko. Ez gara gai izan oinarri-oinarrizkoak diren beharrak asetzeko. Ez gara gai izan gure egoeraren ardura handia dutenen aurrean baturik eta tinko agertzeko. Hemen gauden alderdi guztietako boto emaile guztiak ados daude horretan. Bada, emaitza desberdina lortu nahi duenak ezin du berdina egiten jarraitu.

Si queremos conseguir un resultado diferente no podemos seguir haciendo lo mismo. El consenso entre la ciudadanía pasaitarra es total en este punto: todos las y los representantes municipales debemos actuar unidos para conseguir sacar a Pasaia del atolladero de sus deficiencias básicas y de su retraso socio-económico. Tenemos el doble de paro y la mitad de la renta de la media de Gipuzkoa. Mensajes electorales al margen, todas y todos sabemos que las deficiencias estructurales de Pasaia no son consecuencia de ninguna política municipal. Eso no es responsabilidad de ninguna de las que estamos aquí. Pero sí lo es el abandonar caminos que no llevan a ninguna parte. Sí es nuestra responsabilidad obedecer el claro mandato que nos dan los pasaitarras: buscad acuerdos para defender con ambición y firmeza los intereses y las necesidades de Pasaia.

Nosotras y nosotros asumimos esa responsabilidad y vamos a liderar, como primera fuerza del municipio, una interlocución política plural que suponga un punto de inflexión en la historia de este pueblo.

Gaur eta hemen, Pasaiako herriaren aurrean, herri interlokuzio anitza lideratzeko konpromisoa hartzen dugu. Nork bere proiektuari uko egin gabe, alderdien zein herritar eta herri eragileen artean, oinarrizkoak diren kontuetan akordio sendoak landu eta behar den leku guztietan batera defendatuko dituena.

La disyuntiva es clara: o seguir en políticas partidistas que mantendrían a este pueblo en una posición de vulnerabilidad o empezar a construir desde hoy la unidad que pide y necesita Pasaia. Se lo debemos a las y los pasaitarras, que son quienes nos han votado. Nos han elegido a todas y todos los que estamos aquí para que obedezcamos sus órdenes y las de nadie más.

Banaturik zuloan jarraituko dugu. Elkarturik ez ditugu soilik gabeziak konponduko, askoz garrantzitsuagoa den zerbait lortuko dugu: pasaitarrei kemena itzuliko diegu nahi duten Pasaia eraikitzeko.

Hil ala bizikoa da ahots batez hitz egitea, herri gisa jokatuz instituzioen aurrean, pasaitarrok behar ditugun ekipamendu eta azpiegiturak elkarrekin sustatzea, musikortasuna eta honekin loturiko alderdiak garatzea eta jakina!! Finantziazio instituzionalari buruzko proposamen bateratua egitea.

Pasaiako EH Bilduk oinarri hauek bideratzeko prestutasun osoa agertzen du gaur eta hemen gure herritarren aurrean, eta guretik onena emateko konpromiso osoa agertzen dugu, gure herriak bizi duen egoera larriari aurre egiteko, elkarlanerako proposamena ezinbestekoa delako.

Gobernatzen utzi ez bagaituzte ere, oposiziotik, zintzotasuna ekarriko diogu politikari eta politika egiteko eredu berri baten alde jarraituko dugu lanean. Gure herriak zer behar duen argi dugulako. Eta bai argi dugu, etorkizuneko Pasaia eraikitzera goaz, zuekin guztiokin!

Gora Pasaia!

JUNKALEN INTERBENTZIOA UDALBATZARREAN: