Pasaiako Udaleko EH Bildu eta EAJ/PNV udal taldeek euskararen normalizazioaren aurkako erasotzat jo dute bi epairen bidez hizkuntza-eskubideak zalantzan jartzea.
Donostiako administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegiak eta 2. zenbakiko epaitegiak berriki Pasaiako Udalak 2023an egindako kale-garbitzaileen lanpostuak egonkortzeko deialdian gutxieneko euskara mailaren ezagutza kentzeko epaiak eman dituzte. Deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, kale-garbitzaile izateko beste hainbat eskakizunen artean, euskarazko 1. hizkuntza eskakizuna (B1 maila) zarri zitzaien 2015. urtean hamabost lanposturi. Bada, epaiei jarraikiz, diskriminatzailea da euskararen gutxieneko eskakizun hori ezartzea, argudiatzen baita lanpostu publikoetara baldintza beretan iristeko oinarrizko eskubidea urratu egiten dela.
Epai horiek ez dute aintzat hartzen euskararen eta gaztelaniaren bizikidetza errazteko azken 40 urteetan Euskadin garatu den legegintza prozesua, ez eta administrazioak egin duen bidea ere. Izan ere, EAEko bi hizkuntza ofizialen elkarbizitzarako prozesua duela 40 urte hasi zen, 1982ko Euskararen Normalizaziorako Legearen onarpenarekin. Oinarrizko lege horrek garapena izan du ondorengo urteetan hainbat dekretu eta arauren bidez, besteak beste, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen bidez. Ezberdinen arteko akordio zabal batez onartutako lege horiek ezinbestekoak izan dira euskararen normalizazioan aurrera egiteko, eta etorkizun hurbilean jarraitu beharreko bidea dugu hori. Administrazioaren hizkuntza-politiken helburua herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea da. Gogora ekartzekoa da Euskararen Legeak 1982an aitortu ziela herritarrei administrazioekin hautatutako hizkuntza ofizialean aritzeko eskubidea, eta horretarako, betebehar batzuk jarri zizkiela euskal erakundeei. Administrazioek, beraz, euskal herritarrei arreta emateko betebeharra dute, aukeratzen duten bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan. Hitz batez, herritarrek eskubidea dute euskal administrazioetan arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten aukeratzeko. Horiek horrela, zergatik da diskriminatzailea gutxieneko euskara maila bat eskatzea? Udaleko langile guzti-guztiek ordezkatzen dute Udala, kalean dabiltzanek nahiz bulegoetan dihardutenek. Guztiak dira Udalaren ispilu. Ezinbestean, beraz, herri-langileen betebeharra da eskubide hori muga edo trabarik gabe eteten dela ziurtatzea. Horrenbestez, ez da langilearen eskubideen defentsa egitea, gizartearen eskubideak ez urratzea baizik.
Auzitegiak hizkuntza politiketan eragile aktibo bihurtzen ari dira, eta hizkuntzaren planifikazioa errotik mugatuz, Udalaren autonomiaren kontra jotzen ari dira. Euskara biziberritzeko politikak erabat ugatzen ira, administrazioan euskara gaztelaniaren makuluarekin oilik erabili behar dela iradokiz. Horrek urte askotan atzera egitea dakar. Halaber, lanpostuei euskararen hizkuntza-eskakizuna zabaltzea zerbitzu publikoen kalitatea murriztea eta erantzukizun sozialari jaramonik ez egitea da. Berez, herritar guztien eskubideak bermatzeko bide bakarra langile publikoek euskararen ezagutza izatea da.
Arestian aipatutakoa gogoraraziz, euskal administrazioek urteak daramatzate beren burua zein lurraldea euskalduntzeko planak lideratzen, eta horretarako, langileei dagokien hizkuntza eskakizuna lortzeko baliabideak eskaintzen. Milaka izan dira azken urteotan euskaldundu diren langileak. Udaleko kale-garbitzaileei re eskaini die Udalak laguntza, euskarako gutxieneko maila eskuratzeko, eskoletarako nahiz banan-banan trebatzeko aukera manez. Eta beste hainbeste langilek bezala, kale-garbitzaileek ere ahalegina eginez, baliatu dute aukera hori eta eskuratu dute askok 1. hizkuntza-eskakizuna.
Aipatutako guztia aintzat hartuz, Pasaiako Udalaren EH Bildu eta EAJ/PNV udal taldeek honako hau adierazten dugu:
Era berean, honako hau eskatzen dugu: