AKTUALITATEA


| 2019-12-03 09:00:00

Aurten 60 urte betetzen dira Eusko Ikaskuntzak, 1949. urtean, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzea erabaki zuenetik. Hirurogei urte igaro diren arren, oraindik orain, Euskal Herriko hizkuntza berreskuratzeko premia larriak bere horretan dirau.

Egia da euskaltzale eta ekintzaile askoren ahaleginak ez direla alferrikakoak izan, eta euskara orain dela 50 urte baino hobeto dagoela, askoz hobeto, baina ez aski.

Horrez gain, egia da azken urteotan lortu dugula Euskal Herriko lurralde guztietan aurrera urrats esanguratsuak egitea ere. Egun, inoiz ez bezala, euskaldunok berariazko erakundeak dauzkagula Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, alde batetik; Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, bestetik; eta Nafarroa Garaian, azkenik. Baina ez daukagu hizkuntza politika bateraturik. Eta gaur gaurkoz, asko egin dezakegu hainbat eremutatik hasita.

Azken urte honetan, ekinbide ugari aurkeztu ditugu erakundeetan, besteren artean, euskara ikasteko doakotasunarekin lotutakoa. Kontseiluak aurkeztu berri digun udal garapenerako protokoloa ere eskutan dugu eta garatzen joatea egokituko zaigu.

Horregatik, EH Bilduk konpromiso irmoa hartua dauka euskaldunon hizkuntza eskubideak osotasunean garatuak izan daitezen.