AKTUALITATEA


| 2023-04-26 12:10:00

Astearte goizean, Teo Alberro Bilbao Pasaiako alkategaia AZTI Itsas Zentro Teknologikoaren zuzendaritzarekin eta Pasaiako Portuko langileen ordezkaritza batekin bildu zen EH Bilduren ahaldungai nagusi den Maddalen Iriarterekin eta badiako beste zenbait alkategaiekin batera.

Bilera hau Pasaiako Badiako eragileekin azken hilabeteetan EH Bildu egiten ari den harremanen baitan kokatzen da. Bertan, AZTIren proiektuak lehen eskutik ezagutu dituzte eta Oarsoaldean itsasoarekin zerikusia duten jarduera berrien, edo ekonomia urdineko jarduera berrien inguruan aritu dira. EH Bildutik argi dugu Oarsoaldeko lau udalerriek 2016-2025 aldirako adostasunez landutako Plan Estrategikoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzak Berpiztu programaren bidez bideratutako 24 milioiak hasiera besterik ezin dutela izan.

Goiz berdinean eskualdeko jarduera traktorea duen Portuko langileen ordezkariekin bildu dira. 1600 dira egun Portuaren inguruan lan egiten duten herritarrak eta euren baldintzak hobetzea, pribatizazioa etetea zein jarduera berriak sortzea da helburua eskualdeko lehen indar politikoarentzat, alegia, EH Bildurentzat.

Hartu eman hauetatik zein egingo diren berrietatik Etorkizuneko Badia proposamena partekatzen eta osatzen jarrai asmo dugu EH Bilduko kideok, herritar guztiak, enplegua eta ingurumena kontuan hartuko dituen badia eraikitzeko proposamena, portua eta herrien arteko elkarbizitza zein berrikuntza ardatz izango dituena eta datozen egunetan aurkeztuko duguna.