AKTUALITATEA


| 2021-02-17 12:00:00

Urte berriak, 2021ak, aldaketa nabariak eragin ditu Kutxabank banketxeak herrian dituen hainbat bulegotan, zehazki Donibanekoan eta San Pedrokoan. Lehenengoaren kasuan kutxazainak egunero daude irekita leihatila, aldiz, soilik astean hirutan. Baina San Pedroko kasuan kutxazain zerbitzua mantendu arren leihatila itxi dute behin betiko barrutiko bizilagunei aurrez-aurreko zerbitzua emateari utziz.

Erabaki honi gainera batu behar zaio Trintxerpeko bi bulegoetatik bat (Azkuene kalekoa), Herrerako bulegoa eta Bidebietako bulegoak itxi dituela Kutxabank banketxeak horrek Trintxerpen irekita dagoen bulego bakarrean suposatzen duen gainkargarekin.

Azkenik, kontutan izan behar da bertatik bertarako harremana eskatzen duten bezero gehienak adinekoak direla, hain zuzen ere, mugitzeko arazo handienak dituzten pertsonak. Gainera, tramiteak internet bidez egiteko zailtasunak dituzte, ez dutelako eskuragarri edota ez dutelako gaitasun askirik.

Horregatik guztiagatik EH Bilduk hurrengo puntua onar dadin eskatuko du:

  1. Pasaiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Kutxabank bankuari eutsi diezaiola irekita Pasai San Pedroko bulegoari, orain arteko eguneroko ordutegi eta aukerekin, edo, hori ezinezkoa balitz, astean egun batzuetan irekita.