AKTUALITATEA

ALBISTEAK

EH Bilduk 146 zuzenketa egin dizkio Hezkuntza Lege Proiektuari, “zehaztasuna, definizioa eta argitasuna emateko”

| 2023-10-03

“Gure zuzenketak Hezkuntza Akordioaren norabidean doaz, bere letra eta espirituari fidelak izanik; gure hitza bete dugu”, azpimarratu du Ikoitz Arresek. EH Bilduk legearen hainbat arlo zehaztu beharra ikusten du: Hezkuntza Zerbitzu Publikoa, euskalduntzea, inklusioa, ikastetxeen autonomia, digitalizazioa eta ikuspegi nazionala.


Enplegu Legeak Lanbide indartzeko tresna izan behar duela azpimarratu du EH Bilduk

| 2023-10-02

EH Bilduk 50 zuzenketa aurkeztu dizkio Jaurlaritzaren lege proiektuari. Legeak “defizit handi bat” izango duela ohartarazi du: Madrilek enplegu politika pasiboak transferitu gabe jarraitzen duenez, “legeak ez du enplegu politika publiko integral bat garatzeko aukerarik emango”.


EH Bilduk Emergentziak indartzea eta anbulantzia zerbitzu guztiak publifikatzea proposatu du

| 2023-09-26

Rebeka Uberak gogora ekarri du Osakidetzak pribatizaturik daukala oinarrizko bizi euskarrien zerbitzua.


EH Bilduk ezinbestekotzat jo du Industria 4.0ren alde apustu egitea Debabarrena suspertzeko

| 2023-09-25

EH Bilduk ikerketa eta prestakuntzarako zentro teknologiko bat sortzea proposatu du Debabarrena suspertzeko ponentzian, industria aurreratuetan eskualdea puntan egon dadin. Hiru urtetan guztira 25 eta 30 milioi euro arteko inbertsioa egitea eskatu du.