AKTUALITATEA

| 2026-04-29

EH Bilduren Nafarroako diputatu Bel Pozuetak Montejurrako biktimentzako egia, aitortza eta ordaina eskatu dizkio Angel Victor Torres Memoria Demokratikoko ministroari. 1976ko ultraeskuin faxistaren erasoari buruzko dokumentuak desklasifikatzea exijitu du. EH Bilduk Jurramendia memoria-leku izendatzea ere eskatu du: «Itxita dauden ateak ireki behar dira».