AKTUALITATEA


| 2024-03-12 18:13:00

Irungo EH Bilduk kilometroa izango du ostegunean Irundik abiatuko den Korrikan. Korrikako 2. Kilometroa izango da hain zuzen ere, 16:01ean Nafarroa hiribidearen hasieran.

Talde subiranistak adierazi duenez «ilusioz gainezka gaude, aurtengo Korrika oso berezia izango da irundarrontzat». Zentzu horretan, kilometroa «gure komunitatearekin batera» egin nahi dutela zehaztu dute. Hala, lekukoa eramango dutenak Pepi Gutierrez (aurten hasi da AEKn ikasten) eta Xabi Peña (hika ikastaroko ikaslea da AEKn) izango direla zehaztu dute.

«Harrotasun osoz egingo dugu Korrika, euskaratik eta euskaraz. Harro herri, harro Irun» esanez amaitu du EH Bilduk.