AKTUALITATEA


| 2025-03-20 11:34:00

EH Bilduk Bizigintza ponentzia aurkeztu du. Haien esanetan dokumentua ez da proposamen programatiko bat, zerbait funtsezkoagoa baizik:

"EH Bildutik landutako ponentzia honetan eraldaketa ekosozialak izan behar dituen gidalerro politiko nagusiak jaso dira. Oinarri ideologiko bat eta orientazio politiko batzuk topatuko dituzu bertan, horien gainean, eraldaketa ekosoziala gauzatzeko sektore ezberdinak zein norabidetan, zein denbora markoetan eta, beraz, NORUNTZ eta NOLA eraldatu behar diren zehazteko; ondoren, proposamen programatiko, akordio, lege, estrategia eta politika publikoen bitartez, euskal jendartea eraldaketa ekosozialaren bidean jartzeko."

Maiatzaren 25a bitarte, trantsizio ekologikoaren proposamenaren eztabaida eta ekarpenak egiteko epea irekia egongo da eta epea amaitu aurretik, maiatzean zehar, Irungo bilgunean eskualdeko batzarra egingo dute, eztabaidari bide emate aldera. 

Informazio guztia elkarrekinen eskuragarri dago, bai eta ekarpenak bidaltzeko aukera ere:  https://elkarrekin.ehbildu.eus/eu/trantsizio-ekologikoaEH Bildu presentó la Ponencia Bizigintza, el documento de la vía de Euskal Herria de transformación ecosocial,