AKTUALITATEA


| 2022-11-11 12:15:00

OFIZIALA DA:

Irungo Udal Hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaia: Oihana Briones Aramendi

Hautagaiak proposatzeko barne prozesua bukatu ondoren, Oihana Briones Aramendi izango da 2023ko Irungo udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia. EH Bilduren araudian jasotzen den moduan, oinarriek Brionesen hautagaitza berretsi dute eskatzen diren baldintza guztiak betez. 

Irungo EH Bilduren izenean, eskerrik asko hartutako erabaki ausart honengatik. Herritarren aldeko lan paregabea egingo duzula badakigu, eta bide berri honetan alboan izango gaituzu.

Irun berdinzale, euskaldun, feminista eta ekologista #LortuArte!

#ABANTE!