AKTUALITATEA


| 2022-05-25 15:52:00

Kirolak Irunen duen garrantziaz jabetuta, gai honen gaineko lan ildo bat abiatu zuen Irungo EH Bilduk orain dela hilabete batzuk. Zentzu honetan, Irungo kirol politikei begirada integralago bat emateko Kirolaren Plan Estrategiko bat aldarrikatu izan du azken hilabetean.

Honekin batera, herritar zein klubei eragiten dieten agerizko behar batzuk identifikatu ostean kreditu aldaketan honakoak proposatu dituzte.

  • Erabilera anitzeko pabiloia eraikitzea. Eraikin hau maila goreneko kirol lehiaketak jokatzeko espazioa izateaz gain, kirol disziplina desberdinen praktika ahalbidetuko duen espazio funtzionala izatea aurreikusten dute. Kirol jarduerez gain, kultur ekimenak jasotzeko aukera ematen duen espazioa izango da.
  • Ur biziko praktikarako San Miguelen dagoen eraikinaren eraberritzea: eraikina hornitu behar da kirolariek modu duin batean erabili dezaten.
  • Plaiaundiko pisten hobekuntza. Txenpereneako proiekturako oraindik urte batzuk pasako direla aurreikusiz, egungo pisten egoera konpontzea ezinbestekoa da.
  • Ugalde-Ventas futbol zelaiko aldagelen berritzea.