AKTUALITATEA


| 2020-05-28 12:17:00

Gaur Eudelen batzordea deitu du Markel Olano ahaldun nagusiak eta udalekin foro iraunkor bat eratzeko asmoa duela iragarri du, elkarlanean Covid19aren ondorioei aurre egiteko.

 

EH Bilduren iritziz, berandu dator, dagoeneko Aldundiak udal finantzaketaren erabakia aldebakarrez hartuta daukanean. Baina benetako elkarlanerako baldin bada, ongi-etorria. Badirudi behingoz udalen hitza entzun duela Aldundiak.

 

Hori bai, benetan elkarlanerako borondatea baldin badago eta horretan sinesten badu Aldundiak, aukera berri bat zabaltzen da udal finantzaketaren inguruan hartutako erabakiarekin atzera egin eta adostasunetara iristeko. Hala izatea eskatzen diogu Aldundiari.