AKTUALITATEA


| 2022-10-18 12:06:00

EH Bildu Gipuzkoak jakinarazi du Maddalen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre EH Bilduko oinarriek berretsi dituztela, Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak prozedura zuzena izan dela konfirmatu ostean.

Maddalen Iriartek botoen % 97,85 alde jaso ditu, botoen % 1,8 aurka eta % 0,35 zuri. Juan Karlos Izagirrek botoen % 96,23 alde, botoen % 2,83 aurka eta % 0,94 zuri.

Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baieztatu du ez duela alegaziorik aurkeztu.

Datorren igandean, urriaren 23an, bi hautagaien aurkezpen ofiziala egingo da Donostian.