AKTUALITATEA


| 2020-05-13 13:17:00

 

Izaro Elorzak, Oñatiko alkateak, Eudeleko Gipuzkoako lurralde batzordeko kidea eta Gipuzkoako Finantzen Kontseiluko kideak hurrengoa adierazi du:

 

“Erabaki honekin Aldundiak Udalon egoera ahultzen du Covid-19ari erantzuteko, Udalak garenean herritarren beharrengandik gertuen gauden instituzioak. Ez dut uste herritarrek erabaki hau ulertuko dutenik herritarrek.

Argitu behar da Aldundiak ez diela udalei ekarpena egiten, instituzio bakoitzak bere finantziaziobanaketa adostua du. Udalak lehen mailako instituzioak gara, Udal Legeak jasotzen duen bezala, eta, diru-sarrerak birbanatu behar badira, instituzio guztien artean hitz egin eta adostu beharko dugu. Ezin digute Udaloi komunikabideen bidez abisatu gaurtik aurrera gurea den dirua ez digutela ingresatuko eta gero kogobernantzaz hitz egin.

Oztopoak oztopo, alkateok herritarrak erdigunean jartzen jarraituko dugu, aktibitate ekonomikoa eta pertsonak zaintzen. Egun hauetan zehar alkate askorekin hitz egiteko aukera izan dut eta ziur nago egoera honen aurrean ere bat egingo dugula”.