2022ko abenduan Astilleros Balenciaga enpresaren zuzendaritzak langileei jakinarazi zien diru-sarrera gehiagorik ez zegoela eta nominak ordaintzeko arazoak izango zituela azken eskaerak amaitu ostean.
Ordutik hainbat mugimendu egin da itxiera ekidin eta berriz bideragarri egiteko. Ildo horretan, Zumaiako Udala bezala EH Bildu ere, lehen momentutik aritu da Balenciaga ontziolaren bideragarritasuna eta irekita mantentzearen aldeko lanean buru-belarri, sinistuta baitago estrategikoa den industria eta, oro har, aktibitate ekonomikoaz ari garela, ez soilik Zumaiarako, baita Urola Kosta eskualdearentzat, eta baita Gipuzkoa osoarentzat.
Egoerak inoiz baino larrialdi handiagoa du: martxoaren 31n amaitzen da epea enpresaren likidazioa ekidin eta inbertsore berriak bilatzeko. EH Bilduren ustez, erakunde publikoen parte hartzea, are gehiago, lidergoa ezinbestekoa da. Batzordea hasi aurretik hedabideei egin dien adierazpenetan, Zumaiako alkate Iñaki Ostolazak salatu du COFIDESen babesik ez jaso izana. Eta dei egin die Espainiako Ministerioari zein gainontzeko administrazioei esku har dezaten.
Ikusi dugu Talgo enpresarekin berriki hartu den erabakia. EH Bilduk guk begi onez ikusten du, eta bide horretan sakontzea ezinbestekoa da. Jaurlaritzak eta kasu honetan baita Aldundiak ere euste eta defentsiban oinarritutako politika industrialetik atera eta proaktiboan estrategikoak diren enpresak eta industriari babesa emateko ordua iritsi da; areago, Gipuzkoak bizi duen ekonomiaren tertziarizazioari aurre egiteko.