Gipuzkoa eta Donostiako mahai politikoek proposatutakoak izan dira Gipuzkoa eta Donostiako zerrendaburu izateko aurkeztutako hautagaitza bakarrak


| 2022-10-10 08:11:00

Gipuzkoako EH Bilduren mahai politikoak Maddalen Iriarte proposatu du datozen hauteskundeetan Gipuzkoako ahaldun nagusigai izateko. Donostiako mahai politikoak berriz, Juan Karlos Izagirre aurkeztu du Donostiako Udalerako zerrendaburu.

Datozen urriaren 13, 14 eta 15ean EH Bilduren oinarriek aurkeztutako hautagaitzak bozkatuko dituzte, EH Bilduren barne araudian jasotzen den moduan.