AKTUALITATEA


| 2024-07-18 08:39:00

Erreforma fiskala gauzatzeko ponentziaren ondorioen txostena onartu da, gaur goizean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta finantza batzordean, gipuzkoarren gehiengo zabala ordezkatzen duten alderdi politikoek emendakinen inguruko adostasunak astelehenean erdietsi ostean.

 

Astelehenean EH Bilduren batzarkideek adierazi bezala, EH Bilduk lortu duen adostasunean erreforma fiskal justu eta progresiboan sakontzeko oinarriak jarri ditu, irailetik aurrera dagokion foru arauaren aldaketa gauzatzen denerako.

 

Lortutako aurrerapausoarekin, koalizio subiranistak berriro ere erakutsi du EH Bildu politika publikoak hobetzeko akordioetan dagoenean herritarren ongizatea hobetzen dela.