AKTUALITATEA


| 2025-12-03 09:48:00

 

EH Bilduren ustez, transferentziak badiaren benetako biziberritzea ahalbidetuko luke, bai ikuspegi ekonomikotik, bai urbanistikotik eta sozialetik, beti ere aukera hori baliatzen bada planifikazio egokia egiteko eta inbertsio plan sendo bat martxan jartzeko.


EH Bilduk Pasaiako badiaren etorkizunerako proposamen estrategikoa aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, ezker subiranistak berak bultzatutako mozioaren bidez.


Izan ere, EH Bildu batzarkide taldeko Haritz Perezek argi adierazi du Pasaiako badian gaur egun ezarrita dagoen portu-eredua “agortuta” dagoela, eta behar-beharrezkoa dela aro berri bati ekitea, egungo desoreka sozialak arintzeko, hirigintza arazoei konponbidea emateko, eta kutsadura afekzioekin amaitzeko. Hori guztia egingarria da, eta horretarako EH Bilduk funtsezkotzat jo du portua kudeatzeko eskumenaren transferentzia, euskal erakundeei Pasaiako badiaren etorkizuna modu koherenteago eta koordinatuago baten planifikatzeko aukera emango liekeelako.


EH Bilduren ustez, transferentziak badiaren benetako biziberritzea ahalbidetuko luke, bai ikuspegi ekonomikotik, bai urbanistikotik eta sozialetik, beti ere aukera hori baliatzen bada planifikazio egokia egiteko eta inbertsio plan sendo bat martxan jartzeko.


Ezker subiranistaren bideorri horrek honakoa jasotzen du: airearen eta zarataren monitorizazio iraunkorra egitea, kaiak elektrifikatu eta deskarbonizatzea, kamioi-fluxuak berrantolatzea, irisgarritasuna hobetzeko plan integrala garatzea, ekonomia urdinaren baitako enpleguak sustatzea eta Portu Agintaritzak udalekin dituen lankidetza guneak berrezartzea.


- Honenbestez, EH Bilduk aurkeztutako mozioak konpromiso argiak ezartzen dizkie erakundeei:

- Transferentzia gauzatuta, gobernantza-eredu berri bat ezartzea, udalen ahotsa eta erabakimena handituz.

- Portuaren eta udalen harteko harreman berria antolatzea eta afekzioak modu iraunkorrean murriztea.

- Inbertsio egonkorra bermatzea, bai portu-hiri mugak berroneratzeko, baita ekonomia urdinaren jarduera berriak bultzatzeko ere.

- Langileentzako baldintza duinak bermatzea eta portu-zerbitzuen kalitatea sendotzea.


Mozio honek gainera, EAJren eta Elkarrekin Podemosen babesa jaso du eta horrek erakusten du, EH Bilduren ustez, aukera ezin hobea dutela euskal erakundeek parez pare, eskualdea eta bere portu-ingurua errotik eraldatzek