Hondarribia Irungo Renfe eta Euskotren-en geltokiekin garraio publiko eraginkor eta azkar bidez elkartzeko helburuarekin, EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari N-638 errepideko mugikortasuna hobetzeko aurreproiektu bat gara dezan eskatuko dio azaroko Batzar Nagusitako osoko bilkuran.
EH Bilduk garraio publikoaren alde egiten du, eta horretarako hainbat politika publiko martxan jartzea ezinbestekoa da, esaterako, geltokien azpiegiturak, lineen sareak, deskontuak eta maiztasunak.
Hondarribia Irunekin mugikortasun ikuspegitik ondo lotzea garrantzitsua da herritarrek aukera hobeak izateko. Egun, bi herriak lotzen dituen N-638 errepidea ibilgailu pribatuz beteta egon ohi da; maiz kolapsatuta egoten da.