Aurrekontuak osatzeko prozesuaren barruan EH Bilduk proposamen zehatza helarazi dio Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendozari. Aldundiak aurkeztutako aurrekontu proiektuari egindako zuzenketek orotara 53 milioi osatzen dituzte, Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaile Maddalen Iriartek azaroaren 20an Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean aurreratu duenez.
Zaintzaren arloari eman dio lehentasuna koalizio subiranistak, lehenago ere azaldu duen bideari jarraituz. Gainera, azteen emantzipazioari, trantsizio ekosozialari, garraio publikoari edo euskarari lotutako neurriak eta diru-partidak jaso ditu proposamenean.
Bestalde, erreforma fiskalaren inguruan galdetuta, Iriartek argitu du izendapen hori ematea ez dela zuzena. Aurrean ditugun erronkei erantzuteko erroko aldaketa da behar dena eta PNVk eta PSEk mahai gainean jarri dutenak ez dio horri erantzuten. “Ez da erreforma bat, ezta berrikuspen bat, kenkarien zerrenda bat baino ez da”, zehaztu du Iriartek.