Osasun sailburuari hainbat galdera bideratu dizkio EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean, Bidasoaldeko ospitalearen inguruan. Batetik, bertan dagoen profesional faltaren inguruan. Bestetik, Bidasoaldeko ESI-aren egoerari buruzkoa eta azkenik, Bidasoako ESI-ko ospitaleko larrialdietan artatzen diren adingabeei buruzkoa.
Osasun arretak duina izan behar du herritar guztientzat, oinarrizko eskubidea baita. Ezagunak dira azken urteotan zerbitzuan dauden gabeziak eta arazoak eta herritarrek arlo horrekiko duten kezka. Horregatik, lehentasunezko gaia da EH Bildurentzat.