Ederra kanpotik, ustela barrutik

| 2019-07-15

“Juan Sebastián Elcano” Armadako ontziaren bisitaren aurrean, Getxoko EH Bilduk honakoa adierazi nahi du:

EAJk, PPk eta PSEk alkate, zinegotzi eta aholkularien neurriz gabeko soldatak onartu dituzte

| 2019-07-15

Getxoko osoko bilkurak alkate, zinegotzi eta aholkularien neurriz gabeko soldatak oanrtu ditu gaur, EAJ, PP eta PSEren aldeko botoekin. Zehazki, soldatak honakoak izango dira: alkatea (83.000 euro), alderdi politikoen bozeramaileak (70.000 euro) eta aholkulariak (57.000 euro). EH Bilduk proposatu du soldata guztiak gutxienez %20 jaistea, baina EAJk, PPk eta PSEk atzera bota dute.

Harrotasuna aldarrikatzeko bankuak

| 2019-07-15

Ekainaren 28aren harira, herriko hainbat banku LGTBIQ+ banderaren koloreekin margotu ditu Udalak, EH Bilduren ekimenez

EAJ eta PSEren arteko gobernu-akordioak arriskuan utzi du Romoko Nagusien Etxea

| 2019-07-15

Getxoko EAJ eta PSE udal taldeek gobernu-akordioa sinatu dute gaur 2019-2023 legegintzaldirako. Getxoko EH Bilduk akordio horren berri udal web orriaren bidez izan du, eta, bertan irakur daitekeen bezala, PSEk aurrerantzean Gizarte Zerbitzuen zinegotziaren ardura izango du.

Ongi etorri errefuxiatuak!

| 2019-07-15

Ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

EDITORIALA

Gora Getxo antifaxista!

Uztail hasieran Getxon eta Uribe Kostan faxistek egindako margozketek agerian utzi dute faxismoari aurre egiten jarraitu behar diogula. EH Bildutik irmo salatu nahi ditugu eraso hauek: "zorras separatistas os vamos a violar" bezalako margozketa matxistak, gazte antolakundeei mehatxuak edota Algortako AEK-ko Lauaxeta euskaltegiaren pertsianan egindako pintadak. Aurrean izango gaituzue!

Zoritxarrez, beste behin ere, ez zen adostasunik egon Getxoko Udaleko bozeramaile batzordean. PPk hasieratik esan zuen ez zuela bat egingo adierazpenekin (frankismoa nostalgiaz oroitzen dute nonbait) eta gainontzeko alderdiek ez zuten onartu EH Bildutik aurkeztu genuen proposamena. Beste bat adostu zuten, gure ustez

epelagoa, euskaltegiari beren-beregi babesik adierazten ez ziona eta faxismoari aurre egiteko inolako konpromisorik zehazten ez zuena. 

Guretzat ez du zentzu handirik adierazpen instituzionalak onartzeak konpromisoak hartu barik. Paperak dena eusten baitu. Hori dela eta, uztaileko osoko bilkuran bertan hainbat ekimen aurkeztuko ditugu gai honekin lotuta: Udalak urtero ekitaldi bat antolatzea errepresio frankistaren biktimak oroitzeko (tartean, Getxoko Udalean 1937. urtean kargugabetu ziren 42 langileak), Getxoko memoria historikoa lantzeko ikerketa-bekak abiatzea eta abar.

Oroimenik gabeko herria etorkizunik gabeko herria delako, Getxo antifaxista, euskaldun eta feministaren alde borrokan jarraituko dugu!

DOKUMENTUAK

Azkorri babesteko proposamena
2021 uztaila Getxoko EH Bildu aldizkaria
2021 martxoa Getxoko EH Bildu aldizkaria
EH Bilduren mugikortasun proposamena
2020 urtarrila EH Bildu Getxo aldizkaria

INSTAGRAM

IRITZIAK

Ane Larrakoetxea Vivar | 2021-09-20 09:50:00

Esan dugu. Errepikatu dugu. Getxoko emakumeok* espazio feminista propioa nahi eta behar dugu! Gaurkoan ez dut teorizazio sakonetan sartu nahi; askotan korronte, diskurtso eta teoria antzu eta korapilatsuetan galtzen baikara. Gaurkoan azaletan bizi eta gordetzen duguna adierazi nahiko nuke.

Nerea Guijarrubia Garzia | 2021-07-22 12:36:00

Datorren irailean ez dira euskarazko tailerrak izango Getxoko Kultur Etxean. Hala berretsi digute Kultur Etxeko presidenteak eta gerenteak.

ALBISTEAK

Eraso eta mehatxu guztien gainetik, Gora Getxo antifaxista!

2021-07-21 11:13:00

Getxoko bozeramaile batzordean ez da akordiorik lortu gaur margozketa faxistak salatzeko, EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek ez dutelako Lauaxeta euskaltegiari espreski babesa adierazi nahi izan.

Getxoko memoria historikoa lantzeko ikerketa-bekak martxan jartzea proposatu du EH Bilduk

2021-07-13 10:33:00

1937. urtean kargugabetutako langile publikoak omentzea eta euren oroimenez plaka jartzea proposatu du EH Bilduk. Halaber, aitortza eta erreparazioa egiteko urtero ekitaldi publikoa antolatzea proposatu du, errepresaliatu horiek jaso zutena salatzeko eta gogoratzeko.

Postureo-argazkien aurrean, LGTBI+ politika integralak

2021-06-28 12:59:00

Getxoko EH Bildutik ez dugu parte hartu Getxoko Udalak antolatutako postureo-argazkian

Getxoko baserriak babestu eta konponketak egitea ahalbidetzea proposatu du EH Bilduk

2021-06-23 10:26:00

Mozio-proposamena aurkeztuko da ekaineko osoko bilkuran.