AKTUALITATEA


| 2021-09-15 12:51:00

EAJren, PPren, PSEren eta Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin, Getxoko Udalak Afganistango errefuxiatuei buruzko adierazpen instituzionala onartu du gaur.

EH Bildu abstenitu egin da, hainbat arrazoi direla medio:

Ez da konpromiso zehatzik hartzen Udalak errefuxiatuak har ditzan (kontuan hartuta, gainera, sinatzaileetako batzuek erantzukizunak dituztela hainbat gobernutan, eta PP errefuxiatuak hartzearen aurka dagoela argi eta garbi, nahiz eta halako adierazpenetan itxurakeria egin).

Ez da aipatzen nazioarteko komunitateak Afganistanek bizi duen krisian duen erantzukizuna.

Adierazpenean Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak igandean antolatu duen elkarretaratzerako deia egiten saiatu gara, baina uko egin diote.

Nahiago dute adierazpen hutsak onartu, konpromiso zehatzik hartu gabe. Guk argi daukagu: igandean 12:00etan Ereagan elkartuko gara!