AKTUALITATEA


| 2021-02-01 11:20:00

Sozietate publiko baten kudeatzailea (Getxoko Udala eta Eusko Jaurlaritza ere parte hartzaileak dira bertan) Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren idazketan parte hartzen ari da. Pertsona hori ez da funtzionarioa ezta langilea ere ez, eta okerrena ez da hori, kezkagarriena zera da; pertsona hori ere Madriguera Trust Sozietate Mugatuko ahalduna dela, lursailen sustapenean eta higiezinen esparruan lan egiten duen sozietatean, hain zuzen.

HAPOak helburu dauka udalerriko eremuen etorkizuneko mota eta erabilera zehaztea. Hala, udal-gobernuaren jarrera horrek ahalbidetu du sozietate bateko ahaldunak aukera izatea lursailen izendatze eta sailkapena ezagutzeko eta bide batez, onura pertsonalak lortzeko.

 

Kontratazio eta Ondare arduradun zinegotziak adierazi duen bezala, pertsona horri kontsultak egiten dizkio, asko dakielako. Gaineratu du gauza bat dela aholkuak eskatzea, eta beste bat erabakiak hartzea. Bada argi erantzun du bera dela erabakiak hartzen dituena.

Zalantzarik gabe, jarrera guztiz salagarria izan du arduradun politikoak, salagarria izan den bezala, ondoren udal-teknikari baten bizkar gainean erantzukizuna ezarri nahi izatea.

 

Gertakizun horien inguruko informazioa auzokide batek helarazitako kexaren bidez eskuratu dugu, ondoren Lurralde Batzordean galderak egin, eta EAJko zinegotziak onartu ez ezik, (etikoa ez eta legez zalantzazkoa den jarrera) justifikatu ere egin du.

EAJk eta PSEk osatutako udal-gobernuaren jokaera horrek dudan jartzen du HAPOaren erredakzioa; 2009an berriztua izan behar zuen eta dagoeneko 11 urte baino gehiagoko atzerapena dakarrena.

 

EH Bildun aztertzen gabiltza hartuko ditugun neurriak. Ez dugu onartuko HAPOa espekulatzeko tresna bilakatzea, ezta HAPOak etxebizitza eskubidea uka diezaiela herritarrei ere, gure herriko espazio berde eskasak eraikuntzara bideratzeko, eta era berean, batzuen poltsikoak betetzeko.

Deitoragarria eta erabat lotsagarria da zenbait agintarik ezta gorritzea ere horrelako jarrera irregularrak eta etikoki gaitzesgarriak onartzen dituztenean.