AKTUALITATEA


| 2019-07-18 13:25:00
Aurten 60 gurutzaontzi baino gehiago etorriko dira Getxoko portura, eta 2020an 60 baino gehiago izatea aurreikusten da. “Transport & Environment” elkarteak jakinarazi duenez, gurutzaontzi bakoitzak 5 milioi auto baino azufre-oxidoa isurtzen du. Hau da, 47 kruzerok Europar Batasun osoko auto guztiek baino azufre-oxido gehiago isurtzen dute. Hainbat elkartek salatu dutenez, gurutzaontziak garraiobiderik kutsakorrena dira. Erakundeetatik, eta baita Getxoko Udaletik ere, modu aktiboan turismo-eredu hau bultzatzen ari da, gurutzaontzien ekarpen ekonomikoa handia delakoan (ekarpen hori ere zalantzan ipintzekoa da, kontuan hartuta bidaiaren %70 ez dela itsasontzitik jaisten). Baina ekarpen ekonomikotik harago, erakundeek ez dute jakinarazi kruzeroek zer nolako eragina duten gure kostaldean: airea, kutsadura… Ekainean bertan Ekologistan Martxak elkarteak “bandera beltza” eman zion Getxori, turismo-eredu hau bultzatzeagatik. Hori dela eta, Getxoko EH Bilduk Udalari eskatu dio ingurumen-azterketa egin dezan, gurutzaontziek benetan zer nolako eragina sortzen duten aztertzeko.