AKTUALITATEA


| 2020-12-06 11:43:00

Azaroaren amaieran Euskal Herri osoan, baita Getxon ere, deitutako mobilizazioetan parte hartu genuen eta Saharako autodeterminazio eskubidea defendatu genuen.

Gainera, EH Bildukook ere saiatu ginen Udalean premiazko gaia berehala lantzen, bai Bozeramaileen Batzordean, bai azaroko osoko bilkuran, baina Gobernu Taldeak uko egin zion, "premiazkoa" ez zelakoan.

Joan den astean, adierazpen instituzional bat aurkeztu genuen, Marokoko Gobernuari indarkeriazko eskalada bertan behera uzteko eta sahararren eskubideak errespetatzeko eskatuz. Era berean, Espainiako Estatuak sortutako egoera da, eta, horregatik, errealitate horretaz arduratu beharko luke. Hala ere, EAJren eta PSEren aburuz, Marokori indarkeriaren amaiera “exijitzea” "gehiegizkoa" zen, eta gure adierazpenaren edukia gutxitzea eta hustea erabaki zuten. EH Bildutik testua ez babestea erabaki dugu, Marokoko gobernuaren indarkeriaren aurrean epelkeriarik ez dagoelako. Sahararrek denbora gehiegi daramate konponbidearen zain eta beren eskubideak errespetatzeko zain.

Horregatik guztiagatik, kalean nahiz erakundeetan jarraituko dugu, garrasi handia eginez: Sahara hurra! Sahara askatu!