AKTUALITATEA


| 2022-03-18 13:21:00

9 urte pasatu dira San Nikolas plazaren azpian parkinga eraiki zutenetik. 9 urte igaro dira eta 105 lekutatik 16 baino ez dira saldu. 9 urte pasatu dira eta parkinga hutsik jarraitzen du. Noiz arte?

Aparkaleku horren erabilpen eza ikusita, EH Bildutik mozioa aurkeztu genuen 2020an, epe laburreko (hilabete edo urtebeterako) alokairu soziala ezartzeko, modu honetan behintzat eraikita dagoen parkingari erabilpena emateko.

Mozioa onartua izan zen udal gobernuaren abstentzioarekin baina bi urte pasatu diren honetan ez dugu gai honi buruzko inolako mugimendurik ikusi. Parkingak ia hutsik jarraitzen du eta udal gobernuak ez du borondaterik erakusten egoera honi buelta emateko. Bitartean baina, beste bi aparkaleku eraiki dituzte, Manuel Gainza eta Ibarbengoakoa Andra Mari auzoan. Aipatzekoa da azken honen okupazioa ere, 295 plazakoa izanda egunean bataz beste %6,4-a betetzen da; hau da, egunean ez da 19 kotxera heltzen.

Porlanarekin eraikuntzara jolastera ohituta dagoen udal gobernu honi, diru publikoarekin ez jolasteko eskatzen diogu eta mugikortasun plan integral bat garatu dezala.