AKTUALITATEA


| 2020-10-12 11:39:00

Getxo Kirolakek kirol ikastaroen eskaintza bertan behera uztea erabaki du, gaur egun bizi dugun osasun egoera baliatuta. Erabaki hori ez dator bat gure inguruko udalerrien egoerarekin. Bilbon, adibidez, 700 kirol ikastaro baino gehiago antolatu dituzte, 10.600 pertsonentzako lekuekin. Zergatik Bilbon posible dena, ez da posible Getxon? Borondate eta gaitasun kontua da.

Gainera Getxo Kirolakek erabaki du ikastaro horiek eskaintzen dituzten enpresak kontratatzeko lehiaketetarako deialdirik ez egitea, eta, ondorioz, azaro amaieratik aurrera Getxo Kirolakek ez du legezko baliabiderik izango ikastaro horiek gaur egungo baldintzetan eskaintzeko. Beraz, 75 kirol-begiraleek lana galtzeko aukera izan dezakete, eta litekeena da eragiten dieten lan-eskubideak galtzea, hala nola antzinatasuna edo subrogazio-eskubidea. Hori da, hain zuzen ere, EAJ estiloa: azpikontratrazioak bultzatu, gero ardurak eta erantzukizunak ez hartzeko.

EAJ eta PSE osasun-krisia erabiltzen ari dira euren interesetarako, Torrene erakusketa-aretoaren itxiera eta Itzubaltzeta Gaztetxearen desalojoarekin ikusi dugun bezala. Oraingoan ere, aitzakia berbera erabilita murrizketak egin nahi dituzte eta langileen prekarietatea areagotu. Aurrean izango gaituzte!