AKTUALITATEA


| 2022-04-27 10:52:00

Kezkagarria da azken hilabeteetako energiaren prezioen igoera, Ukrainaren inbasioaren eta Errusiari ezarritako zigorren ondorioz oraindik gehiago igo dena, hain zuzen ere. Igoera hau, alde batetik, bizi dugun testuinguruak baldintzatu du, baina bestetik, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren araudiak egoera “larriagotu” du galdara komunitarioak dituzten etxebizitzen kasuan, izan ere, urriko ebazpen batek azken errekurtsoko tarifa arautik kanpo uzten ditu urtean 50.000 Kwh baino gehiagoko kontsumoa duten instalazioak.

Arau-aldaketa horren ondorioa larria eta agerikoa da, izan ere, galdara komunitarioak dituzten familien gas-fakturak 400-500 eurokoak izaten ari dira, hau da, aurreko fakturak hirukoiztu dira. Egoera hau pairatzen ari diren familia asko egoera zaurgarrian daude.  Galdara-sistema indibiduala duten etxebizitza eta familiek tarifa arautuak erabili ahal dituzten bitartean, galdara komunitarioak dituztenek ezin dute kontratu horiek izan, auzokide guztiak kontratu bakarraren menpe baitaude. Bereizketa horren ondorioz egoera bidegabeak sortzen ari dira, inolako justifikaziorik gabekoak.

Horrela, oso garrantzitsua ikusten dugu galdara komunitarioak dituzten pertsonen egoera arintzeko urratsak ematea, izan ere, horren bidez egoera larri honi aurre egiten lagundu ahalko genieke. Beraz, honen aurrean honako akordio proposamena luzatzen diogu osoko bilkura honi:

1.    Getxoko udalbatzak Trantsizio ekologikorako eta Erronka demografikorako ministerioari eskatzen dio gas naturalaren azken baliabideko tarifaren erabileraren arauak berrikusi ditzala. Helburua etxebizitza bakoitzeko urteko gas-kontsumoa azken baliabidearen tarifetan ezarritako gehiengo kontsumoa baino txikiagoa duten jabe erkidegoek merkatu araututakoa erabili ahal izatea baloratzea.

2.    Getxoko Udalbatzak gobernu batzordeari eskatzen dio energia berriztagarrien erabilera eta energia berriztagarrien erabilera eta energia eraginkortasuna toki mailan sustatzen dituzten jarduketak indartzeko, energia komunitate eta kooperatiben bitartez, energia trantsizio justua eta energia aurrezte mesedetzeko.

3.     Egoera honek jarraitzen duen bitartean eta ministerioak erabakia hartzen duen bitartean, Getxoko Udalak diru-laguntza lerroa sortuko du egoera honek sortu dituen kalte-ordainak arintzeko, betiere kontuan hartuta herritarren errenta-maila.