AKTUALITATEA


| 2023-07-17 12:07:00

Uztaileko ohiko osoko bilkuran bozkatuko da Getxoko Udalak Bizkaiko Ur Partzuergoan izango duen ordezkaritza. Getxok hiru ordezkari ditu erakunde horretan, eta udal hauteskundeetako emaitzak kontuan hartuta (EAJk 9, PPk 6, EH Bilduk 6, PSEk 3 eta Elkarrekin Podemosek 1), ordezkaritza honakoa izan beharko litzateke: EAJk 1, PPk 1 eta EH Bilduk 1.


Hauteskundeen emaitzak horiek izan ziren arren, Udal Gobernuak proposatu du EH Bildu baztertzea eta hirugarren ordezkaria PSEkoa izatea. EH Bilduk 7590 boto lortu zituen aurreko udal hauteskundeetan, eta PSEk 3887.


Getxoko EH Bilduko bozeramaile Mikel Bildosolak salatu duenez, "Gobernu Taldea ez da herriaren borondatea errespetatzen ari. EAJk eta PSEk ez dute jada gehiengo osorik Getxoko Udalean, eta EH Bildu ahalik eta erakunde gehienetatik kanpo uzteko helburuari eusten diote, PPren laguntzarekin noski. Dirudienez, ez da ezer aldatu EAJren jarrera autoritarioan; bitartean, PSEk jarraitzen du Udaletik ahalik eta baliabide handiena ateratzen saiatzen, horretarako getxoztarrek hautestontzietan adierazitako borondatearen aurka egin behar bada ere".