Getxoko udalerrian, berehalako arreta eskatzen duen egoera bat dago: Aldapa auzoan aireko dorre elektrikoak oraindik ere egotea. Auzo horrek nabarmen kontrastatzen du udalerriaren gainerakoarekin, salbuespenak salbuespen, auzo gehienetan kableak lurperatuta baitaude, edo ez dute behintzat horrelako dorre handirik auzoaren erdigunean.
Egoera horrek segurtasun arriskuak sortzen ditu Aldapan, dorre batzuk errepidearen albo batean daudelako, eta horrek auzokideen bizi-kalitatean eragina izan dezake.
Aireko posteak gune bakar batean edukitzeak "lehen mailako" eta "bigarren mailako" herritarren pertzepzioa sortzen du. Udalaren betebeharra da herri osoan berdintasun-baldintzak bermatzea, zenbait eremu azpiegiturari eta oinarrizko zerbitzuei dagokienez atzeratuta gera ez daitezen.
Zutabe elektrikoak eta aireko kableak arriskutsuak izan daitezke ekaitzak edo haize bortitzek istripuak sortu ditzatekeelako. Lurperatzeak arrisku horiek gutxituko lituzke, auzotarrei lasaitasun handiagoa eskainiz.
Kableak lurperatzeak hiri-paisaia hobetzen lagunduko luke, eta udalerriaren irudiarentzat antiestetikoak edo degradatzaileak izan daitezkeen elementuak kenduko lirateke, batez ere jendea bizi den edo jendea ibiltzen den eremuetan..
EAEko araudietan betebehar espezifikorik ez badago ere, lurperatzea eremu urbanizatuetan gomendatutako praktika da, udalerrien modernizazio eta berrikuntza helburuekin bat etorriz.
Kableatu gehienak lurperatuta dituen udalerri batean egoera horrek bere horretan jarraitzeak bertako biztanleekiko abandonu irudia ematen du. Arazo hau konpontzeak auzokideen bizi-kalitatea hobetuko luke zeharo.
Horregatik guztiagatik hurrengoa eskatzen diogu Getxoko Udalbatzari:
Aldapa auzoan dauden tentsio handiko kableen lurperatzeko bideragarritasuna teknikoki ebaluatzea.
Dagokion konpainia elektrikoarekin negoziatzea, konpainiaren hobekuntza plangintzan jarduera hau sartu dezaten.
Bilatu dadila finantzaketa EAEko edota Estatuko diru laguntzen programen bidez, azpiegituren modernizazioaren edo jasangarritasunarekin lotutakoak.