AKTUALITATEA


| 2021-12-19 19:23:00

EH Bilduk zuzenketa partzialak mantenduko ditu aurrekontuen eztabaidarako batzordeari begira. Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, «Urtaranek zioen EH Bilduren jarrera aldaketa bat nabari zuela. Zoritxarrez, ezin dugu gauza bera esan. Urtaranek ez du aurrekontuari buruzko benetako negoziaziorik egiteko inolako asmorik izan. Are gehiago, negoziazioa itxitzat jotzeko erabakia EH Bilduri jakinarazteko kortesia eta ausardia politikorik ere ez du izan. Ez da EH Bilduri emandako danbatekoa, herritar guztiei emandakoa baizik, eta tamalez, gasteiztar guztiek galtzen duten akordio honekin».

Datorren urtean 457 milioi euro izango ditu Udalak, aurten baino 20 gehiago, eta ez ditu kontuan hartuko FOFELetik datozen 18 milioi euro baino gehiago, herritarren ahalegin fiskaletik ateratzen direnak. Horregatik, EH Bilduk proposamen zehatza egin du funts horiek erabiltzeko. Gasteizek aurre egin behar dien erronka estrategikoei heltzen dieten inbertsioak.

Proiektu zehatzetara eramanez, etxez etxeko laguntza-zerbitzua hobetzea, Zaramagako eguneko arreta-zentroa abiaraztea, enplegurako laguntzak handitzea, merkataritza babesteko eta laguntzeko tresnak hobetzea, edo produkzio-sektorearen digitalizazioaren erronkari erantzutea; gure teilatuak plaka fotovoltaikoz betetzeko programak martxan jartzea, edo gure etxebizitza- eta birgaitze-politika modu erabakigarrian indartzeaz, edo
ta Iradier Arena eraberritzea.

«EH Bilduk proposamen hau modu erabat ireki eta malguan egin du. Bai aurrekontuan txertatzeko moduan, bai Fofel likidaziotik datozen funtsak erabiltzean. Gure ustez Gasteizentzat ona eta beharrezkoa den akordio batera iristeko borondate osoa izan dugu. Gobernuak eskatutako azalpenak eman ditugu. Are gehiago, ez dugu osoko zuzenketarik erregistratu negoziazioan sakondu ahal izateko. Eta, hala ere, jaso duguna danbatekoa izan da. Ahalik eta forma txarrenaren danbatekoa. Eta ez da soilik EH Bildu Gasteizi emandako atea, herritar guztien atea baizik», adierazi du Viterok.

EH Bilduk erakunde garrantzitsu guztietan negoziatu eta akordioak lortu ditu. Gasteizen desberdina dena da gobernuak gauza guztietan arrazoia ematen dioten akordioak besterik ez dituela nahi, ez duela ezer negoziatzen. Azkenean, akordio merke bat lortu du. Tristea da. Eta galtzen du
tenak herritarrak dira.