AKTUALITATEA


| 2025-10-31 12:54:00

Rocio Vitero EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, "deitoratzen dugu Etxebarria andreak ulertu ez izana EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek Eusko Legebiltzarrean transakzionatutako zuzenketaren edukia eta mamia. Kontua ez da berak Ministerioarekin Madrilen adosten duena, baizik eta elkarrizketa instituzional eta sozial bat irekitzea, Migraziorako Euskal Itun Sozialean eta harrerarako euskal ereduan txertatuko den proiektu bat adosteko gai izango dena».

 

Era berean, gogorarazi du "adostutako zuzenketak ez duela aldatzen Euskal Herria Bilduk Aranaren proiektuaren inguruan orain arte adierazitako jarrera kritikoa, mantentzen duguna, baina gai hau konfrontaziotik atera eta inoiz atera behar ez zen espaziora eramatearen alde egiten du, elkarrizketara, akordiora eta adostasunera. EH Bilduk, erantzukizunetik, adostasunerako guneak eraikitzen jarraituko du, nahiz eta alkatea horiek lehertzen tematu».

 

Adostutako testuaren edukia oso argia da, eta Estatuko Gobernuari eskatzen dio jarrera aldatzeko eta "elkarrizketa eraikitzaileari ekiteko Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin, Aranan nazioarteko babeserako zentro berriaren proiektuari lotutako baliabideen eta zerbitzuen diseinua, garapena eta kudeaketa adosteko".


Eta elkarrizketa horren esparruan, "gutxienez, azpiegituren plangintza egokia, baliabidearen dimentsionamendua eta irismena, sortutako behar berriei erantzungo dieten gizarte-, osasun- eta hezkuntza-zerbitzuen hornidura eta tokiko hirugarren sektore sozialarekiko elkarrizketa" eman behar direla.


Beraz, Estatuko Gobernuari dagokio inorekin partekatzen ez den eredu batean aldebakarreko urratsak emateari uztea, eta elkarrizketarako, negoziaziorako eta adostasunerako eredu batera igarotzea.


Euskal Herria Bilduk fokoa errefuxiatuei eman beharreko arretan jarri behar dela defendatzen jarraituko du, baita orain arte existitzen ez zen erakundeen arteko elkarrizketa politiko eta instituzional bat irekitzeko ezinbesteko lehentasunari ere, eta, nola ez, tokiko hirugarren sektorearen ekarpenari ere.


EH Bilduk arduraz helduko dio eztabaidari, sinetsita baikaude diskurtsoek, interes alderdikoiak lehenetsiz, gizarte-kohesioa arriskuan jartzen duten jarrerak elikatzen dituztela. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk berretsi du, atzo egin zuen bezala, garai ilunak bizi ditugula, eta autoritarismoaren gorakadak bereziki arduratsuak izatera behartzen gaituela eztabaida konplexuei aurre egiteko orduan, eta denak ez duela balio boto gutxi batzuengatik.