Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa, selektibitatea, laster egingo da. Hala ere, aurten, COVID-19aren inpaktuagatik, atzeratu egin dira bilera egiteko datak, eta frogaren nondik norakoak ere aldatu egin dira. Proba hori segurtasun berme handienekin egin ahal izateko, EH Bilduk UPV/EHUrekin harremanetan jartzeko eskatu dio udal gobernuari, azterketak egiteko udal espazioak uzteko.
"Krisi honek agerian utzi du orain, inoiz baino gehiago, osasuna babesteko neurriak martxan jartzea garrantzitsua dela. Erakundeek parte hartzeko unea da, eta, horregatik, EH Bilduk probak egiteko eskuragarri dauden udal espazioak UPV/EHUren eskura jartzea eskatu du", adierazi du Miren Larrion Gasteizko EH Bilduren bozeramaileak.
Probara aurkeztuko direnen artean urduritasun bereziko datak dira, eta atzerapen horrek, agerian utzi du espazio berriek proba hau egiteko beharrezkoak diren erosotasun eta segurtasun mailak izan beharko dituztela (sarrerako ateak eta irteera bereiziak, irisgarritasuna, argitasuna, tenperatura, etab.).
Ikasturte honetan, unibertsitatera sartzeko ebaluazioa uztailaren 6tik 8ra egingo da ohiko deialdian, eta hilaren 20tik 22ra, ohiz kanpoko deialdian. Udalak Europa Biltzar Jauregia, Villa Suso edo Iradier Arena bezalako udal guneak ditu, UPV/EHUri azterketak egiteko utz dakizkiokeenak.
"Erakundeetatik lan egin behar dugu hauei lana errazteko, erantzukizun partekatua oinarri hartuta. EH Bildun uste dugu beharrezkoa dela gizarte osoari lasaitasuna ematea positiboan eginiko ekintzen bitartez. Udal honek mezu bat helarazi behar die gazteei, proba ahalik eta modurik onenean eta seguruenean egiteko erakundeak dituen baliabideak erabil dezaketela jakinarazteko. Udalak lankidetzari ateak ireki behar dizkio", gaineratu du Larrionek.
Rocio Vitero: "Enpresa energetikoen tasa berria urrats berri bat da gehien dutenek zerga gehiago ordain ditzaten. Ez gaitu harritzen Red Eléctricak helegitea jarri izanak eta konpainia handiek euren estatusa mantendu nahi izanak, baina, horregatik zehazki, tasaren defentsan jarraitu behar da. Gasteizek herrialde osorako tasaren defentsaren eredu izan behar du".
Felix Gonzalez: "Gezurra da guk ez dugula eztabaidatu nahi izan, gezurra da ez dugula negoziatu nahi izan, izan ere, guk eskaini diogu akordioa gobernuari. EH Bilduren ustez, mugikortasuna funtsezko elementua da, eta arlo honetan akordioak lortzeko beharraren alde egiten jarraitzen dugu".
Felix Gonzalez: "Udal gobernua prest badago bizikleta mugikortasunean eta segurtasunean inbertsioak egiteko bide orri bat adosteko eta '30 Hiria' martxan jartzeko, ordenantzaren tramitazioan urratsak eman ahal izango ditugu. Urtaranen esku dago zuzentzea eta akordioak lortzea"
Felix Gonzalez: "Aldaketa generikoek edukiz husten dute Plan Orokorra, eta Gasteizko hirigintza antolamendurako tresnak eta aukerak kentzen dituzte. Kezkagarria da EAJk eta PSEk egungo HAPOa ahultzeko duten joera, honen eguneratzea behin eta berriz atzeratzen den bitartean".