Estatuko gobernuak eta EAEkoak 4 hilabetez garraio publikoaren erabilera %50 murrizteko hartutako neurriak ezagututa, EH Bilduk azpimarratu du, neurri osagarri gisa, etengabe ezarri behar dela 12 urtetik beherako pertsonentzako TUVISA zerbitzuen doakotasuna. Felix Gonzalez EH Bilduren Gasteizko bozeramaileak azpimarratu duenez, «garraio publikoa %50 murrizteko hartutako neurriak osatzen dituela uste dugu, eta, gainera, zerbitzu horren erabilera sustatzen duela, ibilgailu pribatuetan ikastetxeetara joatea saihestuz eta familien ekonomientzako lasaitasun txiki bat suposatuz».
Izan ere, EH Bilduk uste du horrekin alderdi positiboak lortuko liratekeela Gasteizko garraio publikoarentzat, krisi klimatiko eta ekonomikoaren testuinguruan, hain zuzen ere. Era berean, neurri hori jasangarritasun-irizpide hutsetan ere oinarritzen dela defendatzen du, ibilgailu pribatuan joan-etorriak egitea saihestuko lukeelako eta erregai fosilen kutsadura eta kontsumoa jaitsiko lukeelako.
Gainera, EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, «haurren artean garraio publikoaren erabilera sustatzen laguntzen dute, etorkizunera begira mugikortasun jasangarria eta segurua sustatuz. Horretarako, positiboa litzateke kontzientziazio-ekimenak ezartzea, gaur doan bidaiatzen dutenak bihar erabiltzaile konbentzitu bihur daitezen eta ematen den zerbitzuak komunitatearentzat eta planetarentzat dituen onurak balioan jar ditzaten».
EH Bilduk neurri horiek uztailaren 21ean egingo den TUVISAren hurrengo kontseiluari helaraziko dizkio.