AKTUALITATEA


| 2021-09-15 10:16:00

EH Bilduk hurrengo udal osoko bilkuran Arabako Foru Aldundiari eskatuko dio uztailaren 19ko 42/1989 Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Foru Araua (zehazki, 4.1 f artikulua) moldatzeko, eliza katolikoak zuzenean gurtzarako ez diren ondasun higiezin guztien OHZ ordain dezan. Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziaren hitzetan, egoera «desoreka bat da, eta konpondu egin behar da fiskalitate justuago eta progresiboago baterantz aurrera egiteko».


Premisa horrekin berarekin, zinegotziak berak adierazi du Gasteizko udalerrian hainbat egoera direla non eliza bera irabazi-asmoko jarduera ekonomiko bat egiten ari den, hala nola, alokairu edo egoitzen bitartez. «Jarduera horrek diru sarrerak ematen dizkio elizari, irabazi asmoa duten ekintzak dira, era, gaur gaurkoz, espazio horiek OHZ ordaintzetik salbuetsita daude. Hau da, irabazi bikoitza lortzen dute, eta bidegabea da gainerako zergapekoen egoerarekin alderatzen denean. Administrazio publikoetatik baimentzen ari da jarduera ekonomiko batzuk lehenestea beste batzuen aurrean.».


Gasteizko Udalak eliza katolikoari OHZ kobratzeko aipatzen duen trabarik handiena da zergaren baldintzak finkatzen dituen Foru Arauaren egokitzapen falta da. Geure ordenantzak aipaturiko ildoan eguneratu ahal izateko, uztailaren 19ko 42/1989 Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Foru Araua aldatu behar da. Beste hiri edo administrazio batzuetan dagoeneko eztabaidatu duten aldaketa bat da, eta, gaur gaurkoz soilik borondate politikoaren faltak azal dezake hemen indarrean segitzea.


Frantziak eta Italiak, besteak beste, Eliza Katolikoak OHZ ordain dezan neurriak hartu dituzte dagoeneko, eta Vatikanoak 10 milioi euroko ekarpena egiten du ere. Azken hilabeteetan jakin dugu Bartzelona, Valentzia edo Leon hirietan OHZ ordaintzen ari direla.