AKTUALITATEA


| 2022-09-15 10:59:00

EH Bilduk uste du ezinbestekoa dela fiskalitateari buruzko eztabaida bat abiatzea Udalean, pertsonen bizitza garestitzea ekarri duen inflazioaren eragina arintzeko neurriak eta erabakiak hartu ahal izateko. Izan ere, Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, «ez da herritar guztiei zergak eta tasak modu orokorrean igotzeko unea, baina egia da badagoela tartea ekitatean, progresibitatean eta justizia sozialean aurrera egiteko, krisialdian lortutako enpresa-etekinak eta aparteko aberastasuna zergapetuta».

Zentzu horretan, EH Bilduk OHZren hobari fiskalen taula %5era eguneratzea proposatu du, eta horrek pertsona eta familia z
aurgarrienen egoera arintzea ekarriko luke. Neurri hori EH Bilduk iaz onartutako proposamenari erantzuten dio. Proposamen horrek OHZren kenkarien taula berri bat jasotzen zuen, LGSri erreferentzia egiten diona, eta, orain, beharrezkotzat jotzen da eguneratzea, erreferentzia horri eusteko. Horrela, hobari horiek %5 inguru igoko lirateke.

Era berean, EH Bilduk eskatuko du Arabako udalek tresna gehiago izatea fiskalitate bidezkoagoa eta progresiboagoa egituratzeko. Horregatik, Viterok azaldu duenez,
«beharrezkoa da foru araua egokitzea, atzerapenik gabe, udalek tresna gehiago izan ditzaten eta fiskalitate bidezkoago eta progresiboago batean sakondu ahal izateko, egungo krisiaren kontura irabaziak lortzen ari direnen aurrean pertsona zaurgarrienak babesteko».

Hirugarrenik, EH Bilduk ekitatearen eta justizia sozialaren bidean aurrera egingo duen erreforma fiskala abiatzea defendatu du. Gaur egun, Gasteizko Udalak 2022an inbertitu ahal izango dituen hamar eurotik lau Fofel bidez iristen dira, gasteiztarrek egindako ahaleginari eta zerga-betebeharrak betetzeari esker. Horregatik, eta are gehiago egungo krisi energetiko eta sozioekonomikoaren testuinguruan, ezinbestekoa da foru-erakundeek zergak berrikustea eta egokitzea, progresibitatearen eta justizia sozialaren bidean sakontzeko.
Zentzu horretan, EH Bilduk uste du bereziki begiratu behar zaiela krisialdian lortutako enpresa-onurak eta aparteko aberastasuna zergapetzen dituzten eta arrazoizko negozio-jardunbideekin zerikusirik ez duten zerga-figurak.

Proposamen horiek EH Bilduk aurkeztuko ditu, mozio bidez, iraileko o
soko bilkuran.