EH Bilduk akordioa lortu du PSE-EAJ gobernu taldearekin Araba Eskibel Jauregiaren egoera desblokeatzeko eta, behingoz, zaharberritzeko. Xabier Ruiz de Larramendi EH Biduko zinegotziak adierazi duenez, «Araba Eskibelen egoerak urteak daramatza trabatuta. Eta mahai gainean hiru aukera daude jauregia birgaitzeko eta Tangerrek Udalarekin duen zor guztia ordaintzeko. Eta aukera horiek honako hauek dira: bi alderdien arteko akordioa, isun hertsatzaileak ezartzea eta desjabetzea. Eta osoko bilkura honetatik bide horietako bakoitzerako kronograma, datak eta konpromisoak atera ditugu. Hori da positiboena». Si bien, el concejal ha advertido que el acuerdo «no puede ser una excusa para alargar eternamente esta cuestion», y que por eso establecen el plazo de seis meses.
Horrela, Udaleko Osoko Bilkurak Araba Eskibel jauregiari eragiten dion egoera elkarrizketaren eta akordioaren bidetik konpontzeko lan egitea erabaki du, Tanger hiriko Udal Kontseiluarekin adostasunezko irtenbide bat bilatuz, eta, aldi berean, Tanger hiriko Udal Kontseiluari 2026ko lehen seihilekoan ordaintzeke dagoen zorra ordaintzeko eskatuz.
Horrez gain, erabaki dute, hala badagokio, zorra ordaintzeko ezarritako epea amaitu ondoren, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legean aurreikusitako neurriekin jarraitzea. Hau da, jabetza nahitaez kentzeko prozedura hastea.
Gaur egun, eraikina ez dago zaharberrituta, eta bere egoerak okerrera egiten jarraitzen du; bitartean, Tangerko udalak milioi erdi euro inguruko zorra du Udalarekin (428.480 €). Zor metatua bat, isun hertsatzaileak eta udal tasak eta zergak barne hartzen dituena, izan ere, OHZ eta zabor-tasa kontzeptuan 38.512 €-ko zorra metatu du. Horregatik guztiagatik, Udalak 9 zehapen hertsatzaile jarri ditu gaur agunera arte, nahiz eta 2023tik, zehazki PSE alkatetzan sartu zenetik, zigor horiek geldituta zeuden. Gaur lortutako akordio honek egoera hori konpontzen du eta desblokeatzeko epeak ezartzen ditu.