AKTUALITATEA


| 2024-06-12 07:31:00

Hauteskunde zikloa amaituta, EH Bildutik publikoki adierazten dugu ez gaudela inolaz ere ados Udalak udal jabetzako materiala lagatzeko hartutako neurriekin, ezta hartu diren moduarekin ere.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpainaren hasieran, hirigintzako zinegotziak jakinarazi zigun udal jabetzako materiala alderdi politikoei lagatzeko irizpideetan aldaketa bat egon zela, eta, beraz, hemendik aurrera lagapena egiteko, material hori jaso, lekualdatu, muntatu eta entregatzeaz arduratu behar genuela.

Era berean, jakinarazi ziguten aldaketa horrek elkarteak ez zirenei eragiten ziela, egungo udal-baliabideekin ezinezkoa zelako eskaera guztiei erantzutea.

PNVko zinegotziak emandako argudioak ikusita, hauxe gure iritzia:

1. Alderdi politikoak elkarteak ez diren erakunde pribatuekin parekatzeak zentzugabea iruditzen zaigula, argi baitago, indarrean dagoen legeriak jasotzen duenez, "alderdi politikoak gure sistema demokratikoan funtzio publiko garrantzitsua” betetzen duten erakundeak direla.

Planteatutako diskriminaziozko tratua are ulertezinagoa da kontuan hartzen badugu alderdi politikoen eskaera gehienak hauteskunde-kanpainan egiten direla, "ordezkaritza politikorako eta herriaren borondatea osatzeko tresna" izateak dimentsio osoa hartzen duenean.

2. Eskaera guztiei erantzuteko ezintasunaren argudioa funtsik gabekoa iruditzen zaigu. Alderdi politikoen materialen eskaria, elkarteenarekin konparatuta, oso txikia da, eta ez du nabarmen eragiten guztizko eskarian. Are gehiago kontuan hartuta beste alderdi batzuek askotan azpiegiturak azpikontratatzea aukeratzen dutenean. Badirudi neurri hau EH Bilduren jarduerari politikoari oztopoak jartzera bideratuta dagoela, udal materialaren zerbitzua hobetzera baino.

3. Azkenik, benetan kontraesankorra iruditzen zaigu hirigintzako arduradunarekin izandako elkarrizketan jakinaraztea funtzionamendu-aldaketari buruzko hausnarketa-prozesuan daudela, eta hilabetera jakinaraztea hausnarketa-prozesua bukatutzat ematen dutela eta hartutako erabakia berresten dela, guri argudioak aurkezteko aukerarik eman gabe, haiek gure desadostasuna ondo ezagutzen zutenean.