AKTUALITATEA


| 2025-10-13 14:46:00

EH Bilduren jarduera politikoa irailean lau puntutan laburbil daiteke:

1- EH Bilduren ordenantza fiskalen proposamena gure zerbitzu publikoak indartzean eta hobetzean, progresibotasunean eta tasek islatu behar duten kontzeptuan oinarritu zen. Gobernu-taldeak ez zuen proposamen horietako bat ere kontuan hartu, beraz kontra bozkatu genuen.

2- Kirol Patronatua erakunde autonomo gisa desegiteko eta Udaletik zuzenean kudeatzeko erabakiaren aurrean, EH Bilduk aldeko botoa eman zuen, zerbitzu publikoen kudeaketa zuzena defendatzen duelako. Erabaki hori enpresa pribatuek kudeatutako beste zerbitzu batzuetara zabaltzeko eskatu genuen, pribatizazioak eta zerbitzuen kontrola galtzeak eragiten dituen ondorio negatiboak saihesteko.

3- P. Muguruzako eskolei buruzko udal-txosten teknikoan, hiru aukera proposatzen dira eraikin horren etorkizunari buruz, eta gobernuak gastu partida bat konprometitu nahi du horretarako. EH Bilduk, ideien lehiaketan txosten horretan jasotako hiru alternatibak sartzea proposatu zuen, baita herritarren partaidetza prozesu baterako gastu partida bat gehitzea ere. Hori dela eta, kreditu proposamenaren alde bozkatu genuen.

4- Gernika-Palestina plataformak deituta, Palestinar herriari gure elkartasuna adierazten jarraitzen diogu jasaten ari den genozidioaren aurrean.

Era berean, 24/7 plataformaren kontzentrazio deialdian parte hartu genuen, gure larrialdi-zerbitzua berreskuratzeko eta osasun-sistema duin baten alde egiteko.