AKTUALITATEA


| 2025-07-29 07:37:00

EAJren eta PSEren botoekin proposatu eta onartutako mozioa edukirik gabeko hitz multzo huts bat besterik ez da. Gure mozioa baztertzeko aurkeztutako mozioa, beraiek kudeatutako erakunde eskudunei ez exijitzeko, elgoibartarrok pairatzen ditugun arazoei erantzun zehatz bat eman diezaieten.

EAJren eta PSEren botoekin atzera botatako mozioan eskatzen genuen bezala:

  • Debara trenez joan nahi dugu, baina tente eta estu joan gabe
  • Autobusez joan nahi dugu Donostiara, baina ziur lekua izango dugula eta ez dugula hurrengo autobusaren zain egon beharko.
  • Autobusez joan nahi dugu Bilbora edo Gasteizera, baina horretarako Eibarrera joan behar izan gabe.

Urteak daramatzagu arazo handiekin eta EH Bilduk eskatutako konpromisoari irudi operazio batez erantzun dio PNV-PSE bikoteak, duela urte t'erdi egin zuen bezalaxe. Itxuraz ez dute premiarik ikusten, itxuraz gutxi bidaiatzen dute garraio publikoz. Bestela ez ziren operazio mediatikoetan arituko eta arazoari helduko zioten. Adibidez, elgoibartarrak deituz goragoko instituzioetan elgoibartarren beharrek pisu handiagoa izaten laguntzeko.

Udal kudeaketa on baten oinarria konponbideak bilatzen ahalegintzea da, ez irudia lehenestea.