AKTUALITATEA


| 2025-11-05 09:55:00

1999an Eusko Jaurlaritzak Altzola eremu degradatu izendatu zuen, bertako auzotarren bizi kalitatea hobetzeko esku hartzeak premiazkoak zirela onartuz.

Adierazpen hau garatzeko bigarren pauso bat plangintza espezifiko bat zehaztea zen. Hau gauzatzea Elgoibarko Udalari zegokion, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren lankidetzarekin batera.

Altzola, 2007an eremu degradatuak berreskuratzeko planean sartu zuen Jaurlaritzak, baina hasieran iragarritako inbertsio estrategikoak (1.500.000 €) hobekuntza puntualetara baino ez ziren iritsi (250.000 €).  1999ko aitorpen hartatik, Altzolaren degradazio maila nabarmen handitu da, inguruko beste auzo batzuen bilakaerarekin konparatuta.

Batzar Nagusietako garraio eta turismo batzordean, EAJ eta PSEren kontrako botoekin onartutako proposamenak, Altzolarekin izandako zorra aitortzen du, galdutako tren zerbitzua berreskuratzea eskatuz, eta egungo degradazio egoera lehengoratzeko plan baten beharra bultzatuz, orain arte EH Bilduk defendatu duena.

Batzar Nagusietako erabaki honi jarraituz, EH Bilduk Altzolarako hiri-berroneratze plan bat idatzi, finantzatu eta garatzeko eskatuko dio Elgoibarko Udalari. Plan honen idazketa kontratatzeko 2026ko lehen hiruhilekoa gehieneko epe gisa finkatzen da, ondoren Eusko Jaurlaritzako Auzoak Berroneratzeko eta Hiri Agenda Zuzendaritzak, plan hau garatu eta egungo degradazio egoera lehengoratzeko. Tartean, Altzolatarren mugikortasun beharrei erantzungo dien zerbitzu egoki bat, non garraio publikoa eta trena lehentasunezko ardatz izango dituen.